XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun, Errege-Bardenetako Elkargoa izeneko erakundeak zuzentzen du lurralde ontan gertatzen dan guztia eta 1993'ko otsaillaren asieran egin berria dute alderdi politikoek, aukeraketa ontan jarri dutan sua ikusiz, garrantzi aundiko elkargoa du.

Inguru-giroa

Inguru-giroa berezia benetan Bardenetakoa.

Eudi gutxi egiten du, baiña ez ango lurren legortasunak adierazi nai luken aiñean; illabetetan eudi tantarik egin gabe egon ondoren, eudi-jasa arrigarriak baztar guztiak aurrean eraman bear ditu; udara oso beroa eta negua otza.

Udaran eguerdi kixkalgarrietan 40 graduraiño igotzen dan bezela, gabaz zeroz betik bost gradura irixten badaki.

Bestalde, urtean 45'tik 60 egunetan jela, izotza egiten du.

Egunik geienetan aize indartsua, ipar-sarkaldekoa (NO) eta indar aundi samarrarekin; giro orretan, ez da arritzekoa landaretzarik ez sortzea eta benetan basamortu biurtzea.

Basamortu zakar baten aurrean aurkituta, bururatzen zaigun galdera auxe da: beti orrela izan ote da?